Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 15:20

MUNDUA;2009-02-17;Etorkinen Legea ez dela ongi aplikatu onartu du Espainiako Gobernuak. Poliziak gutxienez atxilotu beharreko papergabekoen kopurua zehazten duen oharra filtratu da

Etorkinen Legea ez dela ongi aplikatu onartu du Espainiako Gobernuak

Poliziak gutxienez atxilotu beharreko papergabekoen kopurua zehazten duen oharra filtratu da

Erredakzioa

Etorkinen Legea aplikatzeko garaian gaizki ulertuak egon direla onartu du Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak. Hori berriro ez errepikatzeko, legea ondo azaldu beharko dela jakinarazi du. Atxilotu beharreko papergabekoen kopurua zehazten zen ohar bat Madrilgo komisariatik filtratu ondoren egin ditu adierazpenak Rubalcabak. Horren aurrean, Poliziaren lehentasuna delinkuentziarekin lotura dutenak atxilotzea dela adierazi du. Papergabekoak atxilotzeagatik, poliziek opor egun gehiago izaten zituztela salatu du polizien sindikatuak.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia