Euskararen familia giroko transmisioa aztertuko dute Udaltop topaketetan
Udaletako euskara zerbitzuen lehen topaketak egingo dira maiatzaren 7 eta 8an, Lasarte-Orian
Ainara Arratibel
DonostiaUdaletako euskara zerbitzuen arduradun eta ordezkariak bilduko dira datorren maiatzaren 7 eta 8an Lasarte Orian (Gipuzkoa). Han egingo dituzte, estreinakoz, Udaltop topaketak. Lehen aldi honetan, euskararen familia giroko transmisioa aztertuko dute. Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak, transmisioaren garrantzia nabarmendu zuen atzo, jardunaldien aurkezpenean. «Familian transmititzen ez den hizkuntza, edo gero eta gutxiago transmititzen dena, marjinaziora ez ezik, desagerpenera ere kondenaturiko hizkuntza da». Hala, giltzarria guraso berrien borondatea izango dela adierazi du Baztarrikak.
Manuel Lekuona kultur etxean egingo dira topaketak, eta 120 lagunek parte hartu ahal izango dute. Martxoan zabalduko da izena emateko epea,
Parte-hartzaileek aldez aurretik jasoko dituzte topaketetan aurkeztuko diren txostenak. «Topaketak hausnarketarako gune izatea nahi dugu, ez informazio trukaketa hutsa. Jendeak bere galderak eta proposamenak egitea nahiko genuke, eta gaiaren inguruan eztabaida izatea», nabarmendu du Ricardo Ortegak, Lasarte-Oriako zinegotziak.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
