Harian
Estatua aldarrikatu eta urtebetera, ezohiko estatusa du Kosovok
Serbiako Gobernuaren diplomazia lanak direla medio, munduko 54 herrialdek baino ez dute aitortu Kosovo estatu gisa Herrialdeko egonkortasuna bermatzea da Thaci lehen ministroaren erronka nagusia
Ronnie Biggs 30 urteko kartzelara zigortu zuten 1964an, lapurretagatik, baina ihes egin zuen; 2001ean itzuli zen Erresuma Batura, eta, geroztik, preso dago. Gaur bete ditu hiru laurdenak, ospitalean, pneumoniak jota.
Euskal Herria
Debekatutako manifestazioa liskarrekin amaitu da Bilbon
D3Mk egindako deialdiari erantzunez, ordu erdiz geldi egon ostean, Bilbo erdiguneko kaleetan manifestatu dira milaka herritar Ertzaintzak bost lagun atxilotu ditu «desordena» eragin izana leporatuta
«Aro berriaren alde masiboki bozkatzera» deitu du Zapaterok
Egitasmo sendorik ez izatea leporatu dio Espainiako gobernuburuak Ibarretxeri Gasteizko mitinean Ajuria Enera iristen denean «elkar ulertzea eta akordioak» bilatuko dituela dio Lopezek
Ibarretxek esnatzeko eskatu du, PP eta PSE-EE gehiengoa lortzeko asmoz ari direlako
Urkulluk uste du Madrilen haien artean dituzten ika-mikak arreta desbideratzeko besterik ez direla
EAk ziurtatu du politika subiranisten aldeko aldaketaren bermea dela
Ziarretaren ustez, EAJren botoa baliagarria da «Espainiaren batasuna bermatzeko»
«Benetako sozialisten» aukera bakarra Ezker Batua dela dio Javier Madrazok
PSE-EEk PPrekin edo EAJrekin akordioa egingo duela, eta, beraz, ez duela aldaketarik ekarriko ohartarazi du
Basagoitik 100.000 lanpostu agindu ditu lau urtean
Egonkortasunarekin eta «Euskadiri prestigioa emanez» lortu nahi du helburua PPren lehendakarigaiak
«Beste ezker abertzale bat» eraikitzen jarraitu nahi du Aralarrek
Nafarroa UPNren esku utzi duela ikusita, ohartarazi du PSOEren aldaketa eskaintza ez dela sinesgarria
Ehunka lagunek genero indarkeriarekin amaitzeko beharra aldarrikatu dute
Bilgune Feministak emakumeen kontrako indarkeriaren gaian «iruzurrik» ez egiteko eskatu die politikariei
Martxoaren 1ean egingo dute Muskizko koke plantari buruzko herri galdeketa
Plantaren aurkako plataformak bultzatuta egingo da, eta duela hilabete batzuk hartutako konpromisoa beteko dute
AHTri buruzko eztabaida eske, Tolosan
Oria ibarrean trenaren lanak laster hasiko direla eta, manifestazioa egin dute Tolosan, AHT Gelditu!-k deituta
Ekonomia
Azpiegiturak berritu, zerbitzuak indartu eta gizarte laguntzak handitu nahi ditu 787.000 milioi dolarren bitartez Senatuak ozta-ozta onartu du, eta AEBetako presidenteak bihar sinatzea espero dute
Herria, krisiari erantzuteko prest
Aldaketa sozialerako plataforma aurkeztu dute, kapitalismoaren kontrako «herri alternatiba» eraikitzeko
Langileek krisiaren zama pairatzen dutela salatu du LABek hainbat herritan
Ebaki enpresak 50 langile kaleratzeko erregulazioa aurkeztu duela salatu dute Gernika-Lumon
Mundua
Chavezen geroa, venezuelarren esku
Venezuelako presidenteari berriz ere bozetara aurkezteko aukera eman edo ez erabakiko dute gaur herritarrek, galdeketan Herrialdea erreformatzeko bera buru izatea ezinbestekoa dela uste du Chavezek
Armada Gorri sobietarreko azken soldaduak Afganistandik erretiratu ziren gaurko egunez, orain dela 20 urte. Bederatzi urte egon ziren herrialde hartan, eta inbasio hark muturreko islamismoaren garapena ekarri zuen.
Ehud Olmerten gobernuak ukatu egin du Hamasek aurrez iragarritako su-etena
Gaza giza laguntzaz hornituko duten ehun bat ibilgailu bidali ditu Erresuma Batuak
Pakistanen 30 lagun hiltzea leporatu diote talibanek Washingtoni
Herrialdeko telebista kate baten arabera, AEBek hildakoak Uzbekistango ekintzaileak dira
Emakume bat egongo da Saudi Arabiako Gobernuan lehen aldiz
Nula al Faiz Emakumeen Hezkuntzarako ministrorde izango da, errege dekretuz
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
