Nafarroako AHTren lanak «lehenbailehen» hasteko eskatu du Senatuak
Apirilerako Nafarroako Gobernuarekin ituna sinatzeko eskatu diote talde politiko guztiek Espainiako Gobernuari
Erredakzioa
IruñeaEspainiako Senatuko talde politiko guztiek eskatu diote Gobernuari «lehenbailehen» hasteko AHTren obrak Nafarroan. Mozioak Gobernuari eskatzen dio, bi hilabete baino lehen, apirilerako, Nafarroako Gobernuarekin akordioa ixteko. PPko senatari Jose Ignacio Palaciosen mozioa eztabaidatu behar zuten, atzo, Senatuan. Gainerako taldeek egindako zuzenketa onartu du, ordea, PPk.
Orain bi urte antzeko eskaria egin zion Senatuak Gobernuari, eta Palaciosek eskaera hura ez betetzea aurpegiratu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteari. UPNko Mar Caballerok nabarmendu du Nafarroarentzako azpiegitura garrantzitsuena dela AHT. Ramon Corcuera EAJko senataria pozik agertu da, eta Nafarroako AHT Euskal Y-arekin nola lotuko den argitzeko eskatu du.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
