Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 15:18

EUSKALHERRIA;2009-02-08;Bilboko Erriberako etxea okupatu zuten 20 lagunak absolbitu ditu epaileak

Bilboko Erriberako etxea okupatu zuten 20 lagunak absolbitu ditu epaileak

Erredakzioa

Bilbo

Bilboko Erribera kaleko 5. zenbakiko eraikina okupatzeagatik, 20 lagun epaitu zituzten urtarrilaren 14an. Bilboko zigor arloko 3. zenbakiko epaitegiak sententzia eman du, eta errugabe jo ditu akusatuak. Epaileak «okupazio desegokia» eta «okupazio deliktiboa» bereizi ditu; Kode Penalaren araberako zigorra ematekotan, okupazioak «deliktiboa» izan behar duela erabaki du, baita 20 lagunek egin zuten okupazioa ez zela halakoa izan ere, etxea hutsik egon delako 15 urtez. Bilboko Okupazio Mugimenduak sententzia aztertu du: «Ez gara gaizkileak, ez dugu sententziarik behar arrazoi dugula jakiteko». Etxebizitza edukitzeko eskubidea eskuratzeko, «okupatzeko beharrean» daudela adierazi dute, eta okupazioa ez kriminalizatzeko eskatu, sententziak dioen bezala, ez delako delitua.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia