Ertzaintzak Urbinan izandako jarrera salatu dute Aralarrek eta ELAk
AHTren aurkako iritzia azaltzeko eskubideaz galdetuko du ezker abertzaleak Arabako Batzar Nagusietan
Erredakzioa
BilboLarunbatean AHTren aurka Urbinan (Araba) izaniko manifestazioaren osteko liskarrak direla eta, erantzun bila jarraitzen dute eragileek. Ertzaintzaren jarrera salatu dute Aralarrek, ezker abertzaleak eta ELAk, eta kontuak eskatu dizkiete erakunde publikoei. Arabako Batzar Nagusietako ezker abertzaleak iragarri duenez, AHTren aurkako manifestazioetan parte hartzeko arabarrek duten eskubideaz galdetuko diote Xabier Agirre ahaldun nagusiari.
Aralarrek ere ebazpen proposamen bat aurkeztu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Ertzaintzaren jokabidea zein ETAk AHTren aurkako gatazkan esku hartu izana salatzeko. AHTren aurkako mugimendua «kriminalizatzea» onartezina dela gaineratu dute. Ildo beretik mintzatu da ELA sindikatua; egun hartan atxilotutakoen eginbideak Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi nahi izana salatu du, eta Ertzaintzaren jarduera ikertzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
