Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 15:10

EUSKALHERRIA;2009-01-20;Lapurdik AHT bide berririk ez duela behar dio Alliot-Mariek

Lapurdik AHT bide berririk ez duela behar dio Alliot-Mariek

Michelle Alliot-Marie Frantziako Barne ministro eta Donibane Lohizuneko (Lapurdi) hautetsiak AHT bide berrien beharrik ez dagoela adierazi du. Pariserako bidean hiru minutu irabazteko mila milioi euroko inbertsioa egitea gehiegizkoa dela erran du. Salgaien garraioa egiteko bada, ez dela Lapurdi kostaldetik pasatu behar adierazi du: «Herriekin loturarik eginen ez badu, eta ez baditu turistak ekarriko, ez dugu behar horrelako xahutze handiak inposatuko dizkigun azpiegiturarik».

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia