Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 15:06

EUSKALHERRIA;2009-01-14;Eneko Perezek epaiketan berretsi du torturatu zutela. ETAri ez diola inoiz lagundu deklaratu du Auzitegi Nazionalean ahozko saioaren bigarren egunean

Eneko Perezek epaiketan berretsi du torturatu zutela

ETAri ez diola inoiz lagundu deklaratu du Auzitegi Nazionalean ahozko saioaren bigarren egunean

Erredakzioa

Donostia

Operazio «prebentiboekin» lotutako bigarren epaiketak aurrera jarraitzen du Madrilen. Atzo egin zuten bigarren saioa, eta Eneko Perez akusatuari deklarazioa hartu zioten. ETAri ez diola inoiz lagundu deklaratu zuen Perezek, eta atxilotu eta inkomunikatuta eduki zuten garaian hori esan bazuen torturatu egin zutelako izan zela azaldu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalean.

Perez hamabi auzipetuetako azkena izan zen deklaratzen. Besteek herenegun egin zituzten deklarazioak, eta haietako gehienek ere inkomunikazio aldian torturatu egin zituztela salatu zuten. Atzo, Perezen deklarazioaren ostean lekukoen txanda izan zen. Poliziak dira lekuko guztiak.

Ibon Fernandez Iradi ustezko etakideari atzeman omen zieten dokumentazioekin lotutako polizia operazioen ondorioz egiten den bigarren epaiketa da hori. ETAren erakartze taldearekin lotzen ditu fiskalak auzitara eraman dituen hamabi lagunak, eta ETAko kide edo laguntzaile izatea leporatzen die. Sei eta bederatzi urteko espetxe zigorrak eskatzen ditu fiskaltzak akusatuen aulkian eserarazi dituen hamabi lagunentzat.

 

Epaituen zerrenda



Angel Alcalde, 6 urteko espetxea eskatzen du fiskalak.

Maria Asuncion Alonso, 7 urte.

Alaitz Artetxe, 6 urte.

Asier Burjaleta, 6 urte.

Mikeldi Diaz, 6 urteko.

Anitz Eskisabel, 9 urte.

Ixone Fernandez, 7 urte.

Itsaso Guemes, 9 urte.

Arkaitz Ormaetxea, 9 urte.

Eneko Perez, 6 urte.

Koldo Rosado, 6 urteko.

Pagoa Zulueta, 7 urte.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia