Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 14:55

EUSKALHERRIA;2008-12-23;Errobi-Aturri herri elkargoko auzapezak AHTrentzako bide berri baten aurka agertu dira

Errobi-Aturri herri elkargoko auzapezak AHTrentzako bide berri baten aurka agertu dira

Eneko Bidegain

Hiriburu

Hiriburuko auzapez eta kontseilari nagusi Alain Iriart abiadura handiko trenarentzako bide berri bat eraikitzearen aurka dago. Hori berretsi zuen, atzo, Errobi-Aturri herri elkargoko (Mugerre, Milafranga, Ahurti, Urketa eta Lehuntze) beste auzapezekin batera. Iriart izan da Paueko Kontseilu Nagusian bide berriaren aurka bozkatu zuen kontseilari nagusi bakarra. Bide horri buruzko finantzaketa planari buruz bozkatu behar zuten, eta Iriartek aurka bozkatu zuen, ez dagoelako inolako informaziorik.

Halaber, RFF (Frantziako Burdinsarea) erakundeak burdinbide berriaren erabilgarritasunari buruz emandako zenbakiak faltsuak zirela ere salatu dute auzapezek. Auzapez horiek oraingo bideak hobetzea nahiago dutela berretsi dute.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia