Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 14:53

EUSKALHERRIA;2008-12-21;AHTren aurka bildu dira Tolosan, Gabonetako azoka berezia probestuz. Lanen Tolosaldeko zatia lehiaketara atera berri du Eusko Jaurlaritzak, eta «inposaketa» salatu du AHT Gelditu!-k

AHTren aurka bildu dira Tolosan, Gabonetako azoka berezia probestuz

Lanen Tolosaldeko zatia lehiaketara atera berri du Eusko Jaurlaritzak, eta «inposaketa» salatu du AHT Gelditu!-k

Erredakzioa

Donostia

Gabonetako azoka berezia zuten atzo goizean Tolosan (Gipuzkoa), eta AHT Gelditu! Elkarlanak elkarretaratzea egin zuen, abiadura handiko trenaren Tolosaldeko lanak lehiaketara atera dituztela salatzeko. 50 lagun inguru bildu ziren elkarretaratzean, Triangulo plazaren aurrean., Obra txikitzaileak badatoz, Tolosaldean AHTrik ez lelopean.

Eskualdean izango trenak izango dituen eragin negatiboak salatu zituzten: geltokirik ez duela izango, kamioi gutxi kenduko duela errepidetik, zarata handiak sortuko dituela... «Inposaketari» aurre egiteko deia egin zuten.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia