Iruñeko Udalak debekatu egin du Donibanen, Milagrosan eta Txantrean Olentzero ateratzea
Erredakzioa
Iruñea«Aldarrikapen politikorako ekimenak» direla argudiatuta, Donibane, Txantrea eta Milagrosa auzoetan Olentzero ateratzea debekatu du Iruñeko Udalak. Erabaki hori hartzeko orduan, joan den urtean Iruñeko udaltzainek eginiko txosten batean oinarritu da udala. Txosten horren arabera, auzo horietan Olentzerorekin batera atera ziren auzokide askok «aldarrikapen politikoak» zituzten pegatinak zeramatzaten soinean. Hori dela eta, udalak dio Olentzerorekin ateratzea «manifestazioa» egitea dela. Manifestazioak edo elkarretaratzeak baimentzeko ardura Nafarroako Gobernuarena dela adierazi du udalak. Halaber, desfilea osatzen duten gurdietan ezin dela «propaganda edo publizitatea» egiteko elementurik erabili azaldu du, 2005eko ebazpen batean oinarrituta.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
