Harian
Munduan 200 milioi etorkin daude egun, eta klima aldaketaren eraginez, 2050erako beste hainbeste bihurtuko dira emigrante Etorkinen nazioarteko egunean, pertsona migratzaileen eskubideak aldarrikatu dituzte
THEONESTE BAGOSORA.
Ruandako genozidioa antolatu eta zuzentzeagatik kondenatuta, Theoneste Bagosora koronel ohiari bizi guztiko kartzela zigorra ezarri dio Nazioarteko Zigor Auzitegiak, beste bi armadabururekin batera.
Euskal Herria
Atxilotuak torturatu zituztela jaso zuen Auzitegi Nazionaleko medikuak
Protokoloa ezarri arren joan zen astean atxilotutakoak gogor torturatu zituztenez, protokoloa «iruzurra» dela dio AAMk Torturak amaitzeko konpromiso handiagoa eskatu die AAMk alderdiei eta eragileei
Unai Fano eta Maria Lizarraga Espainiara estraditatu dituzte
Euroagindua aplikatu diete, baina Frantzian egindako delituengatik epaituko dituzte Espainian
Saioa Urbistazu libre utzi dute, epailearen aurrean deklaratu ere egin gabe
Epaileak uko egin dio asteartean atxilotutako gainerako hiru lagunei tortura eragozteko protokoloa jartzeari
Hamalau erretiratuk euren burua eskaini dute preso gaixoen truke
Nafarroako Sasoia taldeak Zapaterori eta Sarkozyri gutuna idatzi die, eta «gatibu gisa» presoen truke espetxeratzea nahi dute Espainiako espetxeetan «Francori bururatu ez zitzaizkion» formulak ezarri direla diote
Espainia eta Frantziako espetxeetan bakartuak dituzte 38 euskal preso
Euskal presoak bere ingurunetik aldentzeko neurriak nabarmen areagotzen ari direla ohartarazi dute
2020 eta 2017 arte luzatu diete zigorra aske behar zuten bi presori
Jose Ramon Martinez de la Fuentek 24 urte daramatza kartzelan, eta Jose Mari Perez Diazek 21 urte
Bizkaiko zerrendaburuak aurkeztu ditu Aralarrek
Eusko Legebiltzarrean «ezkerreko abertzaleen alternatiba» direla dio Dani Maeztuk, Bizkaiko zerrendaburuak
Inazio Uriaren omenezko meza egingo dute etzi, Loiolako basilikan
Egindakoaz «hausnartzeko» eta indarkeria amaitzeko eskatu diote ETAri Uriaren sei arrebek
XABIER AZANZA . Euskarabideko zuzendari kudeatzailea
«Nafarroako Gobernuak euskararekin konplitzen du»
Azanzak ez du ilusiorik galdu Euskarabideko zuzendari kudeatzaile kargua hartu eta urtebetera. Baikor segitzen du. Nafarroako Gobernuak erakundea diruz hustu badu ere, gauzak egin daitezkeela dio. Tartean, euskarazko hedabideendako laguntzak handitzea.
Egonkortasuna eskatu dute euskarazko hedabideek
Nafarroako euskarazko hedabideen ordezkariek Foru Parlamentuan agerraldia egin dute haien egoera azaltzeko
Autoaren erabilerak %4 egin du gora Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 2003tik
Garraioarekin lotutako isurketak %124 handitu dira 1990etik, EAEko Ingurumen Urtekarian jasotako datuen arabera
Bardeako tiro eremuaren aurka agertu dira UPN eta PSN ez beste alderdiak
UPNk babestu egin du Bardeako Batzarraren erabakia, «Espainiaren defentsak» eskatzen duela iritzita
Gabonen harira, familia ereduen aniztasuna agertzen duen zorion postala aurkeztu dute Gehituk, Miarritzeko LGP kolektiboak eta Katxiporreta Kooperatiba Elkarteak.
Frantziako Hezkuntzaren trabak EEPk deuseztatu behar dituela dio Seaskak
Sei hilabeteko lanen ondoren Seaskarekin lortu hitzarmena baliorik gabe utzi du Akademia Ikuskaritzak
Hizkuntza ereduen aldaketa ez zaio aski iruditzen Eskola Kontseiluari
«Onartzeko modukoa» iruditu arren, uste dute erreformak ez duela bermatuko ikasleek euskaraz jakitea
Ekonomia
Industrian jada %127 gehiago dira erregulazioek eragindako langileak
Dagoeneko 288 eskaera onartu ditu Lan Agintaritzak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, baina ia guztiak, %94, adostuak izan dira Datorren urtean langabezia %6 edo %7 ingurukoa izatea espero du Azkarragak
Espedienteen aurkako kanpaldia
Astelehenetik gaur arte, Nafarroan erregulazioko espedienteak aurkeztu dituzten enpresetako langileek kanpaldia ezarri dute Parlamentu aurrean
%28ko sozietate zerga onartu dute Gipuzkoan, PPren abstentzioari esker
Batzar Nagusiek %32,6tik %28ra jaitsi dute, eta Arabako eta Bizkaiko sozietate zergarekin parekatu
Mundua
Irakeko segurtasun indarretako 35 kidetik gora atxilotu dituzte
Baath boterera eramatea helburu duen Al Auda talde klandestinoko kideak direla zabaldu du 'The New York Times'-ek Bushi zapatak bota zizkion kazetariari baldintzapeko askatasuna ukatu diote
Guantanamo ixteko bi urte beharko direla dio Obamak
AEBek nahi lukete base militarrean preso diren ustezko ekintzaileetatik batzuk har ditzaten Europako herrialdeek
Akats tamalgarritzat jo ditu Fujimorik Peruko presidente zela egindako sarraskiak
Hilketen arduraduntzat daukaten Colina taldearen berri ez zuela esan du bere kontrako epaiketako azken saioan
Chavezi hautagai izateko ateak ireki dizkio Kongresuak
Urtarrilean egingo dute bigarren saioa, eta baietza ateraz gero, erreferenduma egingo dute neurria berresteko
Latinoamerikak eta Karibeak erakunde bat osatu dute, AEBak gabe
Venezuela, Ekuador, Brasil, Argentina eta Txile izango dira tartean, eta, OEAn ez bezala, baita Kuba ere
Hamasek amaitutzat jo du Israelgo Gobernuarekin hitzartutako su-etena
Hamasek Israeli egotzi dio sei hilabeteko hitzarmena bertan behera geratzearen erantzukizuna
Karadzic zigorgabetzeko eskaera baliorik gabe utzi dute Hagako epaileek
AEBetako bake negoziatzaile batek immunitatea hitzeman ziola dio Serbiako buruzagi ohiak
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
