Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan egingo dituen AHTren lanen kalitatea behatuko du Adifek
Erredakzioa
DonostiaEspainiako Sustapen Ministerioaren Adif enpresa publikoak behatuko du Bergara eta Irun (Gipuzkoa) arteko AHTren lanen kalitatea. Adifek lanen jarraipena egingo du, eta aholkularitza eskainiko dio obraren arduradunei. Eusko Jaurlaritza ari da burutzen Gipuzkoako Euskal Y-aren lanak, guztira 18 zatitan banatuta daudenak eta 79,3 kilometro luze direnak.
Espainiako Sustapen Ministerioko ordezkariek Iurretan lurrak desjabetzeko aktak sinatzeko asmoa dute gaur. Durangaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak elkarretaratzera deitu du, gaur, Iurretako udaletxe aurrean, 08:30ean. Bihar Iurretan eta Durangon (Bizkaia) aktak egingo dituzte.
Bestetik, Euskal Y-an lanean ari diren langileen segurtasuna bermatzen saiatzen ari dela adierazi du UGT sindikatuak.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
