Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 14:45

EUSKALHERRIA;2008-12-14;NaBai bere erabakiak hartzeko gai ez izateak kezkatua dauka Aralar. Nafarroa Baik bere afiliatuak izateko aukera atzera bota arren, koalizioa sustatzen jarraituko du Aralarrek

NaBai bere erabakiak hartzeko gai ez izateak kezkatua dauka Aralar

Nafarroa Baik bere afiliatuak izateko aukera atzera bota arren, koalizioa sustatzen jarraituko du Aralarrek

A. L.

«Kezka eta frustrazioa» eragin dio Aralarri Nafarroa Baik bere kasa aritzeko proposamena atzera bota izanak. NaBaik bere afiliatu propioak izatea, taldeak berezko egitura izatea eta erabakitze ahalmena izatea proposatua zuen Aralarrek, baina NaBairen zuzendaritzak ezezkoa eman dio. Orain arte bezala, alderdien arteko koalizio gisa jarraitzea erabaki du. NaBairen erabakiak alderdi horien menpe egotea.

Hori NaBairentzat berarentzat kaltegarria dela uste duen arren, «onartu beharra» izan duela dio Txentxo Jimenez Aralarreko Nafarroako koordinatzaileak. Hala ere, NaBairen izatea bera garrantzitsuagoa dela eta, Aralarrek koalizioa sustatzen segituko duela esan du.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia