Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 14:38

EUSKALHERRIA;2008-12-03;6,3 9 %93 6,71

6,3

Aurrekontuei zuzenketa milioi eurotan. EAEko aurrekontu proiektuari 6,3 milioi euroko zuzenketa bateratua aurkeztu diote EHAK ez beste talde guztiek. Alderdi politikoen finantzaketari begirako zuzenketa da, eta diru laguntza publiko hori alderdien gastu arruntetarako izango da.

9



Osakidetzak txertoetarako gastatuko duena milioi eurotan . Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 9 milioi euro gastatuko ditu datorren urtean, haurrentzako nahiz nerabeentzako txertoak erosten. Iaz 532.00 neska-mutikok jaso zuten txertoren bat Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.

%93



EAEn klinika pribatuetan egiten diren abortuak. Espainiako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, iaz Araba, Bizkai eta Gipuzkoan egin ziren abortuen %93 klinika pribatuetan egin ziren. Guztira 2.995 abortu egin ziren iaz. Hala, 1.000 emakumeko 6,84 abortu izan ziren; 2006an baino 0,90 gehiago.

6,71



Loiolako Erriberako ikastetxearentzako dirua milioi eurotan. Eusko Jaurlaritzak 6.711.527 euroko diru saila onartu du Donostiako Loiolako Erriberako Lehen Hezkuntzako Ikastetxe berriko eraikina egiteko. Bilboko Karmelo ikastolak, berriz, 14.961.204 euro jasoko du.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia