Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 14:38

EUSKALHERRIA;2008-12-02;AHTko Eskoriatzako lanetan uztailean egindako protestaren auzia artxibatu egin dute

AHTko Eskoriatzako lanetan uztailean egindako protestaren auzia artxibatu egin dute

Erredakzioa

Donostia

Uztailaren 23an zazpi lagunek AHT abiadura handiko trenaren Eskoriatzako (Gipuzkoa) lanetan egindako protestaren inguruko auzia artxibatu egin dute. «Fiskaltzak koakzioak zirela esan izan du behin eta berriz. Horrek garbi uzten du gobernuen jarrera kriminalizatzailea, eta AHTren aurkako ekintzak kikiltzeko ahalegin neurrigabeak».

Elkarlanak argi utzi nahi izan du larunbatean Arrigorriagako Batzokian (Bizkaia) izandako gertaera ez zela Zaratamoko lanetara egindako martxarekin batera gertatu. «Zortzi kaputxadunen gainean esandakoa, gainera, faltsua da». Gaur Arrasateko (Gipuzkoa) ikastetxeetan lanuztea egingo dute, ostegunera bitarte Espainiako Sustapen Ministerioak herrian egin asmo dituen akten aurka.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia