Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 14:37

EUSKALHERRIA;2008-11-27;AHTrako dirua eskatzen zuten gutunek eztabaida zabaltzeko balio izan dutela dio Elkarlanak

AHTrako dirua eskatzen zuten gutunek eztabaida zabaltzeko balio izan dutela dio Elkarlanak

Erredakzioa

Iruñea

Nafarroako hainbat herritarrek abiadura handiko trenarentzako 4.790 euro eskatuz jasotako eskutitzek azpiegituraren inguruko eztabaidaren zati bat zabaltzeko balio izan duela iritzi dio AHT Gelditu! Elkarlanak. «Horri esker, badakigu nafar bakoitzak 4.790 euro ordaindu beharko dituela gutxienez AHT eraikitzeko». Salatu dute AHTren proiektuaren inguruko informazioa ukatzen ari zaiola gizarteari eta ematen ari direna «propaganda hutsa» dela. Gainera, ez dute ulertzen egungo egoera ekonomikoa ikusita erakundeak AHTko proiektura halako «dirutza» bideratzea. Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Asanbladak deituta, bestalde, larunbatean martxa egingo dute Bizkaian, Zaratamoko obretara. Martxa Arrigorriagatik (Bizkaia) abiatuko da eguerdian.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia