Iruñea
Nagore Laffage gogoan, iruñean
Ehun lagun inguru bildu ziren atzo eguerdian Iruñean, Sanferminetan hil zuten Nagore Laffage irundarra gogoratzeko. Tartean ziren, besteak beste, Nafarroako Gobernuko presidenteorde Javier Caballero, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Rafaela Romero, eta alderdi politikoetako ordezkari ugari. Haren senitartekoek eta lagunek Laffageren argazkiak eraman zituzten, eta kandelak eta loreak utzi zituzten haren oroimenez. Asun Casasolak, hildakoaren amak, ustez hilketa egin zuen gizonaren aurpegia erakusteko eskatu die haren ingurukoei, «harekin doanak jakin dezan nor den bera». Epaiketaren zain, espetxean dute ustezko hiltzailea .
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
