Harian
Independentzia, pauso bat gertuago
Astearteko galdeketan baiezkoa nagusituz gero, soilik segurtasunari eta atzerri politikari buruz erabakiko du Kopenhagek Inkesten arabera, uharteko herritarren %75 Danimarkatik banatzearen aldekoak dira
FRANTZIAKO SOZIALISTEN BURUZAGI BERRIA.
Martine Aubry alde ezin estuagoarekin gailendu zaio Segolene Royali, Frantziako sozialisten buruzagitzarako bozketan. PS Alderdi Sozialistaren barne zatiketa sakona agerian geratu da.
Euskal Herria
Bakarrik aurkezteko erabakia berretsi du Aralarrek
Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako kanpainaren ildoak adostu ditu Aralarrek Bilbon, Hegoaldeko Batzarrean Ezker Batuak Eusko Jaurlaritzan egiten duen lanaren inguruan zalantzak ditu alderdiak
«Mugimendu subiranista baketsua» bultzatu nahi dutela dio Ziarretak
Giza eskubideetan oinarritu ezean berriz ere porrot egiteko arriskua ikusten du EAko lehendakariak
Elkarbizitzarako oinarriak finkatu behar direla dio Urkulluk
Ez krisiak ezta «ate itxiek» ere ez dutela bere alderdia geldituko ziurtatu du EAJko EBBko presidenteak
«Muturreko jarrera» bozak arte ezkutatu nahi izatea egotzi dio PSE-EEk EAJri
Iñaki Arriolak argi dauka hauteskundeak pasatu eta gero EAJ «lehengo» politikara itzuliko dela
Andoni Altza euskal presoa ospitaleratu dute
Bihotzeko ebakuntza egin zioten duela bi hilabete, eta tentsio igoera eta zorabioa izan ditu oraingoan
Milaka lagun batu dira euskararen ofizialtasunaren alde Iruñean
Euskararen Legea «murriztailea» dela salatu, eta ofizialtasuna «ezinbestekoa» dela aldarrikatu dute.
Ikasleen eskubideen aldeko «borrokara» deitu du IAk
Ehunka gazte bildu ditu Ikasle Egunak Erandion, Ikasle Abertzaleak taldea sortu zela 20 urte bete direnean
Eredu patriarkala gainditu beharraz ohartarazi du ezker abertzaleak
Instituzioen «itxurakeria» salatu, eta genero indarkeriaren aurka etzi egingo diren ekimenetara deitu du
Ertzaintzak 900 ustezko erasotzaile atxilotu ditu urte hasieratik hona
Iaztik %7 egin du gora tratu txarrak salatu dituzten emakumeen kopuruak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
IñAKI GOIRIZELAIA . EHUko errektoregaia
«Bolognak argiak eta itzalak ditu, baina, oro har, ona dela uste dut»
Azken lau urteotan Errektoretza Taldeak egindako hutsak onartu, eta etorkizunean egin beharreko lana du buruan Goirizelaiak.
Errektoretza bozetan abstentzioa eskatu du Ikasle Kontseiluak
Errektoregaiek euren eskaerak kontuan hartzen ez dituztelako, ikasleen bozetan parte hartzera mugatuko dira
Ekonomia
JOSE ELORRIETA . ELA sindikatuko idazkari nagusia
«Elkarrizketa sozialak, egungo baldintzetan, ez du interesik»
ELA sindikatua 110.000 afiliaturekin eta ordezkaritzaren %35 duela utziko du Elorrietak; idazkari nagusia aldatuko bada ere, jardun sozial, politiko eta sindikalean ez dela hausturarik egongo azpimarratu du.
Mundua
Dalai-lamari sostengua eman diote tibetarrek autonomia hobetsita
Txinak jarrera aldatzen ez badu, beste bide batzuk jorratzea erabaki dute erbesteko tibetarrek, independentzia barne Ehunka ordezkarik hartu dute parte Dharamsalan egindako batzarrean
Mexikoko ezkerra zatitzeko zorian dago, eta PRI Alderdi Iraultzaile Instituzionala, aldiz, herrialdeko arbitro bihurtu da, zeinean garai bateko agintekeriaren miraz baitaude asko.
Chavezentzat erabakigarriak dira gaur Venezuelan egitekoak diren udal bozak
Udal eta eskualdeko bozetan, parte-hartzeak gora eta abstentzioak behera egitea espero du oposizioak
AEBek ustezko bost ekintzaile hil dituzte Pakistanen, aire erasoan
Hildakoen artean Rashid Rauf eta Abu Zubair al Masri Al Kaedako kideak daudela uste da
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
