Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 14:31

EUSKALHERRIA;2008-11-20;Bilboko dendetan euskara normalizatzeko kanpaina abiatu du Udalak

Bilboko dendetan euskara normalizatzeko kanpaina abiatu du Udalak

Erredakzioa

Bilbo

Biribilko: el euskara amable. Orain bai. Horrela bai kanpaina aurkeztu dute Bilboko Udalaren Euskara arloak eta Bilbo Dendak elkarteak, merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Lan Ekintza udal elkarteak eta Siadeco enpresak lagunduko eta diseinatuko dute egitasmoa, saltzaile eta erosleen arteko harremanetan euskararen presentzia areagotzeko. «Adeitasuna» izango da kanpainaren ardatza, sustatzaileen esanetan.

Bilboaldean 410.000 euskaldun daudenez, errealitate horretara egokitu behar dute dendek, sustatzaileen ustez. Euskararen erabilera sustatuz, denden zerbitzuaren kalitatea eta irudia hobetuko dela uste dute Bilboko denden bezero potentzialen %60k, Biribilkoren ikerketaren arabera.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia