Berria.info

Osteguna, 2013ko maiatzak 23 - 01:39

EUSKALHERRIA;2008-11-20;«Zerrenda zurien» aurka joko dutela dio Rubalcabak . Barne ministroak uste du ETAk ez duela zinez hauteskundeetan egon nahi, haren arabera ez baitzaio komeni

«Zerrenda zurien» aurka joko dutela dio Rubalcabak

Barne ministroak uste du ETAk ez duela zinez hauteskundeetan egon nahi, haren arabera ez baitzaio komeni

Erredakzioa

Donostia

«ETAren barnean eztabaidak daude Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan lista zuriak aurkezteko». Horri buruzko informazioa omen dauka Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak. Hori horrela bada, ahal duten guztia eginen dute hautagaitza hori debekatzeko. «Aurkeztea erabakitzen badu, eta polizia ohartzen bada, auzitegira joko dugu». ETAz hitz egiten duenean Batasunaz ere ari da, «eranskin» bat baita Rubalcabarentzat.

ETAn hauteskundeetan parte hartzeko gogoa ikusten badu ere, uste du ETAri ez zaiola komeni bertan egotea. Erakunde armatuan kontraesanak ikusten ditu. Dioenez, bozetan parte hartu nahi du, baina ez benetan. «Legearen barnean independentzia defendatzen duen esparruari beldur dio, eta hori agortu nahi du».

Bestalde, ministroak jakinarazi du ETA politikoki baztertzen jarraituko dutela, «indarkeria babesten dutenak legez kanporatuz eta euskal herritarrei erakutsiz independentzia defendatzen ahal dela demokrazian eta askatasunean».

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia