Harian
«Euren etxean bezala ibiltzen dira»
Bi urte eta erdi inguru igaro dira Espainiako Sustapen Ministerioak 'Euskal Y'-a egiteko lehen nahitaezko lurren desjabetzeak agindu zituenetik. Ezjakintasuna nagusi zen orduan. Bi urte eta erdi igaro dira, eta, lanak hasi diren tokietan ere, informazio hori faltan dute oraindik.
Euskal Herria
EAk PPren zerrendetan «hiltzaile frankistak» dauden aztertuko du
Hautagaien artean faxismoarekin lotura duten kideak badaude PP legez kanpo uzteko eskatuko duela azaldu du Ziarretak Azkarragaren esanetan, ezker abertzaleak ez dio elkarlanerako proposamenik egin EAri
«Erantzun normala» da EAri buruz txostena egitea, Cospedalen ustez
PP ez dela ari «polizia lanetan» baina EAko zerrendak Batasuneko kideak baditu Justiziak jardungo duela esan du
«Nazio eraikuntzaren bidez azalerazten ditugu gatazkaren gakoak»
2008ko nazio eztabaida igarota, datorren urterako egitasmoak zehazten hasiak dira dagoeneko Nazio Eztabaida Gunean; «asmoak partekatzeko» harreman erronda abiatuko dute.
Espainiak De Juanaren errua frogatu behar duela dio Ipar Irlandako lehen ministroak
«Terrorismoa goratu» duela begi bistakoa bada, Ipar Irlandak ez du trabarik jarriko hura Espainiaratzeko
«Zerrenda zurien» aurka joko dutela dio Rubalcabak
Barne ministroak uste du ETAk ez duela zinez hauteskundeetan egon nahi, haren arabera ez baitzaio komeni
PSEri Trebiñuri buruz bi iritzi izatea egotzi dio Agirrek
PSE-EEren ustez Arabako ahaldun nagusiak etsaiak bilatzen ditu ez dauden lekuan
Nafarroan atxilotutako herritarrak torturatu izana salatu du AAMk
Atxilotuek jasan dituzten tortura metodoak azaldu eta «PSOEko gobernuari» egotzi dio errua
Brouard eta Muguruzaren omenez hainbat ekitaldi egingo dituzte gaur
Ezker abertzaleak deituta, manifestazioa egingo dute Bilbon, bi militanteen hilketa gogorarazteko
Zerga bidez diru gutxiago biltzea udalek jasaten dutela dio ezker abertzaleak
Finantzaketa sistema «bidegabea» dela salatu, eta zerga bidez jasotakotik %15 ematea proposatu du
Nafarroako Fusilatuen Senideak, «minduta» Garzonen erabakiarekin
Fusilatuen senideek hitzaldia eman dute Foru Parlamentuan, memoria historikoari buruzko zikloan
Nafarroan euskara ez dago desagertzeko arriskuan, Azanzak dioenez
Euskarabideko zuzendariak ez du bat egin euskararen ofizialtasuna eskatzen duen ekimenarekin
Urrira arte, 1.055 salaketa izan dira Nafarroan genero indarkeriagatik
Nafarroako Gobernuak emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko sentsibilizazio kanpaina bat aurkeztu du
Bikotekidearen alaba lau urtez bortxatzea egotzita, atxilotuta
Emakumeen aurkako erasoak leporatuta 18 eta 45 urte arteko hiru gizon atxilotu dituzte astebetean Nafarroan
Gizarteratze lege proiektua egungoa baino «okerragoa» dela salatu dute
Laguntzak murriztuko dituztela ohartarazi dute sei sindikatuk eta bazterkeriaren aurkako bost plataformak
Hipoteken karga arintzeko hainbat neurri proposatu ditu Elkartzen-ek
Etxebizitza Sailaren proposamenarekin Madrazo «hauteskunde lasterketa» egin nahian ari dela salatu du
«Txertoaren eragina 20 edo 30 urte barru ikusiko dugu»
Giza papilomaren birusak eragiten dituen gaitzei eta haien aurkako txertoei buruz hitz egin zuen, atzo, Bilbon, Daniel Andia Basurtuko ospitaleko medikuak.
Ekonomia
Euskal industriaren indarra goratu du Confebaskek bere 25. urtemugan
Egungo krisia enpresen, administrazioen eta gizartearen elkarlanari esker gainditzeko prest azaldu da Miguel Lazpiur presidentea Autogobernuari esker euskal enpresak indartsuagoak direla esan du Ibarretxek
OCDEk uste du Espainiaren hazkunde tasa moteldu egingo dela krisitik irtetean
2009an BPG %0,9 txikituko dela eta langabezia %15era igoko dela aurreikusi du erakunde horrek
Opel erosteko eskaintza egin du eguzki energiaren arloko enpresa batek
Solarworldek autogilearen erosketa doan ateratzea nahi duenez, ia ez du aurrera egiteko aukerarik
BBK-ko langile batzordeak atzera bota du Kutxa berriaren lan ituna
LABek dio erakunde berriaren estatutuak ez datozela bat Kutxen Legearekin, ordezkaritza arrazoiengatik
6.000 kooperatibisten soldatak murriztea proposatu du Fagorrek
Datozen hilabeteetan soldata %8 jaitsi bai edo ez erabaki beharko dute zortzi enpresatako bazkideek
Mundua
Gatazkak saihesteko mekanismoak eskatu dituzte Georgiak eta Errusiak
Hego Osetiaren eta Abkhaziaren auzia alboratuta, desplazatuez eta segurtasunaz aritu dira Genevan
Ateak itxita hasi dute Errusian Politkovskaiaren hilketa argitzeko epaiketa
Kazetariaren auzia ebatzi behar dutenen segurtasuna argudiatu du auzitegiak, epaiketa publiko ez egiteko
Villepin epaituko dute Sarkozyren aurkako amarrua sustatu zuelakoan
Frantziako gobernuburu izandakoa gezurrezko salaketa bideratzeagatik epaituko dute Auzitegi Korrekzionalean
PSko buru hautatuz gero, korronte guztiak batuko dituela dio Aubryk
Royalen, Aubryren eta Hamonen artean gaur eta bihar hautatuko dute Frantziako sozialisten idazkari nagusia
Berlin eskuin muturreko alderdiei diru laguntzak kentzea aztertzen ari da
Alemaniako Gobernuko Barne ministroak eta Landerretakoek Konstituzio aldaketa bideratzea dute helburu
Kongora premiaz laguntza bidaltzeko eskatu dute dozenaka erakundek
Herritarrak babestu ahal izateko, soldadu gehiago bidaltzeko eskatu diote Nazio Batuen Erakundeari
Kolera zabalduz doa Afrika hegoaldeko estatuetan
Mozambiken eta Zimbabwen bertan ehundik gora lagun hil dira gaixotasunak jota
Somaliako urak piratak egiten ari diren bahiketengatik bilakatu dira ezagun; NATOk Indiako Ozeanoan gerraontziak dituen arren, piratek azken egunetan beste lau itsasontzi bahitu dituzte.
AEBek, Irakek eta Turkiak batzorde bat sortu dute PKKri aurre egiteko
Turkiako soldadu bat hil eta gutxienez bederatzi polizia zauritu dituzte gerrillariek Ipar Kurdistanen
Sandinistek oposizioaren protesta zapuztu dute Nikaraguan
Hauteskunde Batzorde Gorenak abenduaren 5ean jakinaraziko ditu udal bozen behin betiko emaitzak
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
