Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 14:26

EUSKALHERRIA;2008-11-13;Batasunaren iritziz, AHTren inguruko eztabaida zor zaio gizarteari. Euskal Herrian lurralde antolaketaren ereduari buruzko eztabaida soziala egin behar dela azaldu du

Batasunaren iritziz, AHTren inguruko eztabaida zor zaio gizarteari

Euskal Herrian lurralde antolaketaren ereduari buruzko eztabaida soziala egin behar dela azaldu du

Aitor Renteria

Baiona

Batasunak AHTren xedea gaitzetsi zuen atzo Baionako geltokian. Faltsutzat jo du bide berrien finantzaketaren karietara sortu den polemika, ez delako eztabaidatu Euskal Herriak nolako garapen eredua nahi duen. Gizarteari sakoneko eztabaida zor zaiola uste du Batasunak. Xedeari buruzko xehetasun apurrak herri mugimenduei esker plazaratu direla nabarmendu du. Ipar Euskal Herrian erabakia hartzeko egiturarik ez dagoela azaldu du. Batasunaren iritziz, errealitate horrek argi erakusten du autonomiaren beharra.

«Krisialdi ekonomiko sakonean mugildurik gaudelarik, ahalkegarria da beharrezkoa ez den azpiegitura bat egiteko hainbeste milioi xahutzea», erran du Jean Claude Agerre Batasuneko mahaikideak.

Bestalde, atzo, Ordizian lanak gelditu zituzten 25 lagunek. Bi lagun Mariaratseko tunela egiteko erabiltzen ari diren makina zulatzaileetara kateatu ziren.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia