Berria.info

Ostirala, 2010ko martxoak 19 -

Harian

ETAren bonbak 31 lagun zauritu ditu, Nafarroako Unibertsitatean

Poliziaren arabera, 40 kilo lehergai jarri zituzten autoan, eta hori, Peugeot 306 zuri bat, herenegun gauean lapurtu zuten, Zumaian Senda-agiria eman diete 29 zaurituri, eta beste bi Klinika Unibertsitarioan dituzte

«Denak dar-dar egin du»

Nafarroako Unibertsitateko langile, ikasle eta irakasleak egunerokotasunean murgilduta zeuden atzo 11:00etan, harik eta «dar-dar izugarri batek» dena hankaz gora jarri zuen arte.

Rubalcabak ziurtatu du atentatuaren egileek kartzelan bukatuko dutela

Zapateroren ustez, zuzenbide estatuaren irmotasunak eta demokraten batasunak bukatuko dute ETA

Demokraziaren alde lanean jarraituko duela dio ezker abertzaleak

Gatazka politikoa bitarteko demokratikoekin «soilik» konponduko dela diote

Ibarretxe: «Eromen zantzu nabarmena dago atentatuan»

Eusko Legebiltzarrak «indar demokratiko guztien batasunari» eusteko borondatea agertu du

ETAren aurka «erne» jarraitu beharra dagoela ohartarazi du Miguel Sanzek

«Indar demokratikoak» batzeko deia egin dute Nafarroako Parlamentuak eta Iruñeko Udalak

SEXU JAZARPENA FRANKISMOAN .

Frankismoko biktima ahaztuak

Silvia Reyes eta Andres Garciak frankismoaren errepresioa jasan zuten, beren sexu joeragatik. Beren bizipenen berri eman dute Donostian, Gehituk antolatutako jardunaldien barruan.

Euskal Herria

Kontzertu politiko berria proposatu dio EAJk Espainiari, aurrera egiteko

EAE eta Madrilen artean «berme eta garantia sistema» oinarri duen akordio politikoa proposatu du EAJko presidenteak Garai politiko berria aldarrikatu du, «euskal estatu» gehiago sortu ahal izateko

ETArekin lotura izatea ukatu dute berriz EHAK-ko legebiltzarkideek, auzitegian

«Salbuespen egoera» gainditzeko Alderdien Legea indargabetu egin behar dela ohartarazi du Nekane Erauskinek

Sanzek berretsi du ez dela UPNko buruzagitzara aurkeztuko

PPren eta UPNren hausturaren ostean, bere alderdiaren laguntza eta babesa jasotzen ari da Sanz

Torturak saihesteko protokoloa ukatu diete atxilotu nafarrei

Epailearen aurrean berehala deklaratzeko bidea ematen duen 'habeas corpus'-a ere ez du ezarriko Marlaskak

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian salaketa jarri du Romanok

Haren abokatuak salatu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez duela kasua aztertu artxibatu baino lehen

Buruaz beste egiten saiatu da, kanpora ez dezaten

Hendaiako Atxikitze Zentroan zegoen, eta Frantziako Poliziak Kongora kanporatzea saihestu nahi izan du

Hiru gazte hil dira Amurrion, auto batek eta kamioi batek elkar jota

Hildako guztiak autoan zihoazen, eta haiekin zihoan lagun bat larri eraman zuten erietxera, helikopteroan

Aranguren, Noain, Beriain eta Galarrek eremu erdaldunean jarraituko dute

UPNk, PSNk eta CDNk eremu mistoa Iruñerrira zabaltzeko atea itxi dute Nafarroako Parlamentuan

Medikuek jasaten dituzten erasoak ugaritu egin direla ohartarazi dute

Azken urtean hamahiru kasu salatu dituzte medikuek; Gipuzkoan bederatzi, Bizkaian hiru eta Araban bakarra

RAMON MARTIN . Psikologoa eta teologoa

«Egun heriotza ez da politikoki zuzena, ezkutatu egiten dugu»

Gure gizarteak naturala den zerbaiten tabua sortu duela uste du Martinek: heriotzaren tabua.

Ekonomia

Benetako ordua kutxak batzeko

Kutxako eta BBK-ko administrazio kontseiluek bi finantza erakundeak bateratzeko proiektua onartu dute Etorkizunean sartzeko atea zabalik utziko zaio Arabako Vital Kutxari

Kutxak oraindik ez du lortu bat-egitea bermatzeko falta zaion botoa

PPk eta ezker abertzaleak ez dute bat-egitearen alde egingo Kutxaren Batzar Nagusian, oraingoz

ELAk 4.600 afiliatu irabazi ditu 2004tik, eta Nafarroan egin du gora batez ere

Sindikatuaren XI. kongresutik %4,42ko hazkundea izan du, eta ordezkarien %35,6 ditu dagoeneko Hegoaldean

Akziodunek jasoko dute AEBetako bankuei emandako diruaren erdia

'Washington Post'-en arabera, maileguak sustatzeko beharrean dibidenduak pagatzeko erabiliko da diru hori

Mundua

Obama: «Orria pasatzeko eta aro berria hasteko garaia heldu da»

Hamasei urtean lehen aldiz, AEBetako hiru telebista nagusiek zabaldu duten 30 minutuko iragarkia egin du hautagai batek Obamak Bill Clintonekin Floridan egindako agerraldian milaka lagun bildu dira

IRITZIA - JOSEBA ZULAIKA

'Yes, We Can!'

Hiri bat gelditzeko gai den gizona

New Yorken bakarrik milaka izan dira Obamaren 30 minutuko iragarkia ikusi dutenak; demokratek etxez etxeko kanpainari beste bultzada bat eman eta hautesle berriak berenganatzeko baliatu dute aukera.

Ez George, ez Bush: 'W.'

George Bush bere bizitzarekin zer egin ez dakien gizon litxarrero modura aurkezten digu Oliver Stonek W. filmean. Eta aro baten bukaera ere seinalatzen du: The End.

India iparraldeko lau hiritan gutxienez 64 lagun hil dituzte, hemezortzi bonba lehertuta

Ordubetean egin dituzte atentatu denak, Assam estatuan, eta hildakoak eta 335 zauritu eragin dituzte

Dalai-lamaren eledunak Txinan dira negoziatzeko

Olinpiar Jokoen ostean lehen aldiz bilduko dira Tibeteko ordezkariak Pekingo gobernuarekin, elkarrizketak sustatzeko

Bakerik ez Palestinarentzat

Israelen emakume eta palestinarren alde egiten duten taldeetako ordezkariek hartu dute parte Bilbon egindako topaketan. Kolonialismoa amaitzeko deia egin dute bertan.

Kongoko Gobernuarekin hitz egiteko prest dira matxinoak

Laguntza bermatzeko nazioarteak esku hartu ezean, giza krisia areagotuko delako kezka nagusitu da

Kolonbiako armadak FARCeko buruzagi bat hil du erasoaldian

Sei gerrillari hil ditu guztira armadak, eta FARCeko beste buruzagi bat hartu du preso

Enpresa bitxigile bat geldiarazi dute boskimanoek Botswanan

Kalahari erreserbako diamante meategiek arriskuan jartzen dute inguruko boskimanoen iraupena

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia