AHTk beste bide bat behar duela berretsi du Frantziak
Garraioetarako estatu idazkaria eta Kontseilu Nagusiko presidentea azaroaren 13an bilduko dira xedea aztertzeko
Aitor Renteria
BaionaFrantziak Bordele-Hendaia AHT xedea egiteko borondatea berretsi du. Horrela jakinarazi dio Dominique Bussereau Frantziako Garraioetarako estatu idazkariak Jean Castaings Paueko Kontseilu Nagusiko presidenteari. Beste bide baten beharra berresteaz gain, erabilpen egokia bermatu nahi bada Lapurdin geltoki bat egin beharko litzatekeela jakinarazi dio. Xedearen bilakaera eta finantzaketaren osaketa aztertzeko bilduko dira azaroaren 13an.
Frantziak Bordele-Hendaia AHT zatia egiteko borondatea daukala adierazi du Bussereauk. Lapurdiko hainbat hautetsik gehiegizko inposaketatzat jo zuten Frantziak proposaturiko finantzaketa.
Elkartasun irizpidea
Orain artean finkatu den finantzaketa bakarra Tours-Bordele atalari dagokiola jakinarazi du Bussereauk. Lapurdiko AHTren finantzaketa osatzeko igurikatu behar dela azaldu du, behin betiko ibilbidea 2011n finkatuko delako. Orduan osatuko da atalaren finantzaketa xedea. Atal horren ordainketan Lapurdiko Herri Elkargoek parte hartu behar duten bezala, Bordele-Hendaia zatian gainerateko eskualdeek parte hartuko dutela jakinarazi dio, eskualdeen arteko elkartasun irizpideetan.
Baina Bussereauk ez du bertze argibiderik eman. Ez da ezagutzen Europako laguntzen kopurua, ez ibilbidea eta ez herri elkargo bakoitzak bere gain hartu beharko duen diru zama. Azken bi puntuak negoziatu beharko direla azaldu du.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
