Absoluzioa ontzat jo arren, Bert zigortzeko eskatu du fiskalak
Akusazio guztia oinarritzen du ETAk Burlatan zuen pisu batean zegoen haren hatz marka bakarrean
Erredakzioa
DonostiaFiskaltzak zortzi urteko kartzela zigorra eskatu du Fernando Bert Arretxearen aurka. ETAren komando bateko kide izatea leporatu dio, eta lehergaia edukitzea. Baina adierazi duenez, zaila da hura epaitzea, armekiko lotura «ezin baita egiaztatu». Hori dela eta, Espainiako Auzitegi Nazionalak absoluzioa ebatziko balu onartu luke fiskalak . Bertek gezurtatu du bere parte-hartzea komandoan.
Pedro Rubia fiskalak atzo egin du eskaera, oinarrituz Xabier Tximeno Inza euskal presoak alokatzen zuen pisuan aurkitutako kajoi batean zegoen hatz marka batean. 1994an, Tximenok ihes egin zuenean, Espainiako Poliziak lehergaia aurkitu zuen, baita ETAk hiru ekintza beregain hartzen zituela zioten dokumentuak ere. Hatz markaren arrastoari, gehitu dio Frantziako Justiziak Bert kondenatu zuela 2003an gaizkile taldeko kide izateagatik.
Onartzen du «datu objektibo» horiek baizik ez dituela, eta ondorioz bi interpretazio egiten ditu. Hatz marka lotua da bi lagunek duten adiskidetasunarekin, eta orduan Bertek ez dauka zerikusirik, edo leporatzen dion bezala lehergaiarekin harremana zeukan.
Komando bereko kideek, ordea, ez dute inoiz aipatu Berten izena deklarazioetan, eta Tximenok adierazi du berak baizik ez zuela Burlatako pisua erabiltzen.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
