Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 14:12

EUSKALHERRIA;2007-05-18;M-27. HAUTESKUNDEAK. KANPAINA 2.0. Olatuen gainean

KanPaIna 2.0

Olatuen gainean

Xabier Ezeizabarrena EAJko Donostiako alkategaiak bere aldeko webgunea dauka Internet sarean, www.ezeizabarrena.eu helbidean. Hantxe ematen du hautagaiak surfarekin lotutako proposamen baten berri. EAJko alkategaiak San Sebastian Surf Station deitzen duen eraikina bultzatu nahi du Donostiako Zurriolako pasealekuan, «surfaren kultur etxe bat». Eraikin horrek «bi edo hiru» solairu izango lituzke, «zazpi metroko altuera, gehienez». Surfak merezi duen tokia izan dezan, hautagaiak 4.500 metro koadroko azalerako Surf Etxea eraikiko luke. Proiektuaren berri ematen du Ezeizabarrenaren aldeko webguneak, surf irudiz eta musikaz lagundurik.

Izan ere, EAJ sareari etekina ateratzeko apustusa egin du. Esaterako, You Tube gunean eguneko ekitaldi politiko nagusiak jarriko ditu eskuragarri gaurtik aurrera.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia