«Filosofia eta umorea aliatu estuak dira, kaleidoskopio bereko bi bista direlako»
John Perry (Nebraska, AEB, 1943) Stanford Unibertsitateko filosofia katedraduna da. Itzal handia du Perryren lanak filosofian, semantikan eta mintzamenean. Euskal Herriko Unibertsitateak antolaturiko Semantika, Pragmatika eta Erretorikako III. Jardunaldietan hartu du parte.
Hobeto hausnartuko zuen, zalantzarik gabe, eta konturatuko zen bide asko daudela gauza bera esateko, baina batzuek ez dutela halako eduki emozionalik. Dena den, gizona aski motza dela iruditzen zait. Zero tolerantziaren politikak emaitza onak ekarri zituen New Yorken, baina han kriminalei ezarri zieten, ez herritar belaunaldi oso bati. Frantziak aniztasunarekin duen jarrera dago arazoaren sustraian. Berdintasunaren ideia ederra da, baina praktikan ez du oso ongi funtzionatzen.
1968an, Martin Luther King hil zutenean, izan ziren lehen matxinadak Los Angeles, Detroit eta beste zenbait hiritan. Frantziako egoera, berriz, bitxia da. Banlieu
deritzen auzo horiek ez dira oso zaharrak, eta etorkinei etxe egokiak emateko bide ona ziruditen. Zaila da ulertzea agintariek zergatik abandonatu dituzten gero. Frantzia nahaste-borraste handian sartu da, baina AEBak halako saltsa batean daude, etxetik milaka kilometrora.Oso bide erraza dago: Iraketik atera. Ikusten duzunean zu bertan egoteagatik egunez egun egoera okerragoa dela, hortik joatea besterik ez duzu. Bistan da horrek kalte politiko handia ekarriko diola agintean dagoen alderdiari. Edonola ere, demokratei ere egingo die kalte, gerraren alde bozkatu zutelako. Gezurrezko informazioak eragin zuen inbasioa, baina hori ez da aitzakia. Prentsa eta Alderdi Demokrataren hutsa izan da desinformazioari aurre egin ez izana. Itxaropena badago, ordea. Izan ere, Condoleeza Rice Stanford Unibertsitateko errektorea zen Gobernuan sartu aurretik. John Etxemendi arnegitarra dago orain postu horretan gure unibertsitatean. Historia berriz itzultzen bada, zorionekoak izango gara.
Filosofoak jende bitxiak dira, baina oso garrantzitsuak gizartearentzat. Ideiak bizirik gordetzen dituzte, batzuetan ideia txatxuak badira ere. Ideia txatxu batzuk egiazkoak direla frogatzen da ehun urteren buruan. Martin Heideggerren lanak serio hartu behar direla uste al duzu? Filosofia eta umorea aliatu estuak dira, kaleidoskopio baten bi ikuspegi direlako: mugitzen duzu, eta barregarria da; berriz mugitu, eta filosofikoa da. Ideia bat bi lerrotan adierazten baduzu, txistea da; bi liburutan egin, eta filosofoa zara.
Hitzak ekintzetarako daude eginak. Hitzak malguak dira, eta erabiltzen diren egoeraren menpekoak. Bi txistek adierazten dute nire filosofia osoa. Lehena: gizon batek «arraina salgai hemen» dioen txartela jartzen du. Lagun batek esaten dio: «Ez da beharrezkoa hemen
jartzea; begi bistakoa da non saltzen duzun». Orduan hitza ezabatzen du saltzaileak. «Ez duzu salgai jartzeko beharrik; argi dago zertarako duzun hor arrain pila hori». Hitza ezabatzen du saltzaileak. Bukatzeko, zera esaten dio lagunak: «Gainera, arrain hitza ere ez duzu behar; begi bistakoa da zer saltzen duzun». Bigarren txistea: mutil euskaldun bat eta neska euskaldun bat euskal jai batean elkartzen dira. Gaua bukatzen denean, mutilak esaten dio neskari: «Oso ondo pasatu dut zurekin, zure telefonoa emango al didazu?». Eta neskak erantzuten dio: «Telefono-liburuan dago». Mutilak: «Oso ondo, baina nola duzu izena?». Neskak: «Hori ere telefono-liburuan dago». Bi ideia horietan oinarritzen da nire ikuspegia: hizkuntza begi bistakoa ez den informazioa emateko dago, egoera zehatz batean erabilgarri izan dadin.Auzitegi Nagusiaren erabakiez hausnartzeko, esaterako. AEBetan onartzen den lege oro Konstituzioarekin bat ote datorren aztertzen du Auzitegi Nagusiak. Arau hori duela 300 urte idatzi zuten, ordea. Konstituzioaren lehen emendakinak adierazpen askatasuna bermatzen du, eta bigarrenak, armak izateko eskubidea. Interneten haur pornografia jartzeko eskubideaz ari al ziren pentsatzen hori idatzi zutenean? Edo Kalashnikov fusilak izateko eskubideaz? Ziurrenik ez. Bistan denez, garaietara moldatu behar dira arauak.
Ziur naiz Fernando Savater baino filosofo zentzudunagoak badirela Euskal Herrian.
Nik 40 urte daramatzat Stanforden diseinu adimentsua
irakasten. Izan ere, David Hume filosofoa irakurtzen dugu, eta hark galdetu zuen munduaren ordenua naturaz gaindiko buru baten lana ote zen. Ideia eztabaidatu behar da, baina ez biologia klasean, filosofia klasean baizik.Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
