Berria.info

Astelehena, 2012ko maiatzak 21 - 16:24

2012-02-10

Haur pornografia edukitzea egotzita, lau lagun atxilo

GASTEIZ. Espainiako Poliziak 53 pertsona atxilotu ditu haur pornografiako artxiboak izatea eta trukatzea egotzita. Atxiloketa horietatik hiru Araban egin ditu, eta bat Gipuzkoan. 240 disko gogor atzeman dizkiete atxilotuei, besteak beste. Espainiako Poliziak hilabeteak zeramatzan kasua ikertzen. Jakinarazi dutenez, atxilotuak informatikan adituak ziren, eta programa berezi bat erabili behar izan dute artxiboak topatzeko.



© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia