2012-02-08
Alerta laranja eman dute gaurko, elurragatik
DONOSTIA. Kostaldean elurra egitea espero da gaur, eta nabarmen hoztuko du. 5 gradu zero azpitik egingo ditu Gasteizen, eta 3 gradu zero azpitik Donostian. Eusko Jaurlaritzak alerta laranja eman du horregatik. Erakundeek ere prest dituzte neguko planak. Errepideak zabalik izatea eta etxerik gabeei lo egiteko lekuak eskaintzea da asmoa.






