Berria.info

Astelehena, 2012ko maiatzak 21 - 16:10

2011-10-08

Gazteriaren Legearen aurreproiektua onartu du Eusko Jaurlaritzak

Erredakzioa Gasteiz

Beste urrats bat egin dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Gazteriaren Legea betetzeko bidean. Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak atzo onartu zuen egitasmoaren zirriborroa. Aurreproiektuan jasotzen denaren arabera, bi helburu nagusi izango ditu: gazteen emantzipazioa eta autonomia handitzea. Hori lortze aldera, erakundeen arteko elkarlana bultzatuko dute. Gazteentzako azpiegiturak eta zerbitzuak ere indartu nahi dituzte. ĞEgun etxetik joateko gazteek dituzten trabei aurre egin nahi dieguğ, berretsi du Jaurlaritzak. Kultura Sailak landu du proiektua, eta, xedeak gauzatzeko asmoz, Euskadiko Gaztediaren Institutua jarri nahi dute martxan. Araua garatzea izango da erakundearen eginkizuna.



© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia