Hizkuntza eskubideekin lotutako 210 kexa inguru jaso ditu Elebidek
Elebide zerbitzuaren erabilera handitzeko, kanpaina bat egingo du Eusko Jaurlaritzak irailaren 14ra arte
Jon Rejado.
GasteizHizkuntza eskubideen inguruko urraketei lotuta, 210 kexa inguru jaso zituen iaz Elebidek, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuak. Guztira 225 pertsonak jo zuten bertara. Ia guztiak kexak izan ziren, baina iradokizunak, kontsultak eta eskaerak ere jaso zituen. Orokorrean datuak bertsuak dira 2008. urtearekin alderatuta, kexetan jaitsiera txiki bat gertatu den arren. Bertan jasotako kexen %95 euskaraz jaso zituzten, eta %5, gaztelaniaz.
«Euskara eta gaztelania ez daude maila berean», gogorarazi du Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Simetria hori lortze aldera, euskararen aldeko «neurri positiboak» behar direla gaineratu du, betiere «herritar guztien hizkuntza aukerak errespetatuz». Elebide oreka hori lortzeko bidean beste tresna bat dela gogorarazi du Auzmendik, eta hizkuntza eskubideen edozein motatako urraketak ikusita Elebidera jotzeko eskatu eta aholkatu die herritarrei.
14ra arteko kanpaina
Herritarrek zerbitzu horren berri izan dezaten, eta elebitasuna lortzeko bidean aurrera egiteko, gaurtik azaroaren 14ra arte publizitate kanpaina bat abiaraziko du Elebidek. Elebiden zure hizkuntza eskubideak babesten ditugu leloarekin iragarkiak izango dira prentsan, Interneten, irratietan eta hirietako autobus aterpeetan. Herri administrazioetan ere esku-orriak jarriko dituzte, kanpainaren osagarri.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
