2008-12-30
Bide armatua kritikatu duten presoak baztertzea salatu dute demoek
Erredakzioa
BaionaEuskal presoen aldeko sostengu ekitaldia egin zuten demoek igandean, Mugerren (Lapurdi). 160 bat lagun bildu ziren bazkarian. Carmen Gisasola, Joseba Urrusolo, Kepa Pikabea eta Jose Luis Alvarez Santacristina Txelis-en gutunak irakurri eta haien argazkiak agerrarazi zituzten, argazki horiek hainbat tokitatik kenduak izan direla salatuz. Lau preso horiek ETAren oraingo estrategia kritikatu izan dute. Demoek preso horiek Euskal Presko Politikoen Kolektibotik baztertu izana deitoratu dute. «Ezker abertzalearen barnean etengabea eta askea izan beharko lukeen beharrezko eztabaida okertzen du».
Euskal preso guztiak hurbildu eta elkartu behar dituztela gehitu dute demoek. «Elkartzen balira, preso anitzek IRAko presoen jarrera bera hartuko lukete. Haiek elkartuak ziren, estrategia zibilaren apustua egin zuten, eta estrategia horrek Irlandako borroka armatuaren bukaera ekarri zuen», diote demoek.
Bestalde, demoek dei egin dute larunbatean Bilbon Etxerat-ek eginen duen manifestaziora joateko.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
