Frantziako Poliziak Borja Urberuaga eta Asier Tapia Espainiaratu egin ditu
agentziak
Frantziako Poliziak Borja Urberuaga eta Asier Tapia Espainiaratu egin ditu. Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako euroaginduen eraginez, estraditatu egin dituzte. Urberuaga pasa den urriaren 24an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Baionan, lagun batekin kalean zegoenean. Espainiako Auzitegi Nazionalak eginda zuen eskaera, Haika-Segi auzian sei urteko kartzela zigorra ezarri ziotelako, eta zigor hori betetzeko eraman dute Espainiara. Bestalde, Tapia, urriaren 2an atxilotu zuten, Biriatu eta Hendaia arteko bidean autoan zihoala. Ordutik Tolosako kartzelan dago (Okzitania). Espainiak Tapiari Segiko kide izatea leporatzen dio.
Bestalde, Paueko Dei Auzitegiak Juan Carlos Iriarte euskal presoa Espainiaratzea onartu du. Halaber, auzitegi berak atzeratu egin Pedro Mari Goikoetxearen aurka ezarritako euroaginduaren azterketa.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
