Berria.info

Astelehena, 2012ko maiatzak 21 - 15:14

EKONOMIA;2010-05-07;Irudia. Avila (Espainia). HUTSAREN TRUKE LAN EGITEAZ NAZKATUTA

Irudia.

Avila (Espainia)

HUTSAREN TRUKE LAN EGITEAZ NAZKATUTA

Esne ekoizleak hondoa jota daude. Esne litroa ekoiztea 0,36 euro inguru kostatzen zaien arren, ez diete 0,30 euro baino gehiago pagatzen. Nazkatuta daude sektoreko enpresa handien eta banatzaileen «gehiegikeriez». Eta hori salatzera irten dira kalera. Espainiako hainbat hiri izan dira abeltzainen protesten lekuko. Madrilen, esaterako, 500 bat nekazari bildu dira; tartean, baita Nafarroatik joandako EHNEko kideak ere. Esnez beteriko kamioi bat hustu dute Carrefourren saltoki handi baten parean. Avilan ere (irudian) dozenaka abeltzain elkartu dira, beste horrenbeste egiteko. Kontrola handitzeko eskatu diete administrazioei, eta Frantziara so egitea galdegin du Nafarroako EHNEk, han mahai bat osatu dutelako denen artean hitzartzeko prezioak eta marjinak.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia