Ezintasun osoa onartu diete amiantoarekin lan egindako bi langileri
CAFek prestazioak osatu beharko dizkie behar adinako segurtasun neurririk ez hartzeagatik
Erredakzioa.
DonostiaPleurako minbizia dute CAFeko bi langile ohik. Euskadiko CCOOk jakinarazi duenez, Gizarte Segurantzak aitortu die lanak eragin diela gaitza. Sindikatuaren arabera, aurki auzi eskeetara joko dute langileek, «gaur egun jasotzen dituzten prestazioen igoera eskatzeko, eta etorkizunean alarguntasunagatik gehiago jasotzeko».
CCOOk jakinarazi duenez, CAFek hamarkadetan erabili zuen amiantoa trenak egiteko Beasaingo lantegian, eta langileek ez zuten arnasketarako babes neurririk erabiltzen. Beste behin ere amiantoaren biktimentzako funtsa eskatu die sindikatuak administrazioei.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
