ELAk salatu du amiantoarekin lan egin dutenek ez dutela babesik
Ikerketen arabera, hurrengo hamarkadetan 10.000 langile hil daitezke Hego Euskal Herrian amiantoagatik
Andoni Etxeberria.
BilboELAk kontzentrazioa egin zuen atzo Donostiako epaitegien aurrean, amiantoarekin aritutako langileak «babesik gabe» daudela salatzeko. Epaitegi barruan, bitartean, Cementos Rezolaren aurkako epaiketa egin zuten, enpresa horrek ukatzen baitu Ezequiel Illarramendi langile ohiaren heriotzan amiantoak eraginik izan zuela. Are gehiago, Ilarramendiren senideek jakinarazi dutenez, Cementos Rezolako arduradunek gezurtatu zuten euren instalazioetan amiantoa zegoela, eta isilik egoteko eskatu zieten senideei, «alarma sozialik ez piztearren».
ELAk epaiketa aukeratu du salatzeko milaka langileren osasuna urratuko duen arazoan enpresek ez dutela erantzuten, eta osasun eta lan erakundeen «pasibotasuna» gaitzetsi du. Amiantoa osasunerako kaltegarria zela aurretik jakin arren, Espainiako Gobernuak 2002. urtera arte ez zuen debekatu. Ikerketen arabera, hurrengo hogei urteetan 10.000 langile hil daitezke Hego Euskal Herrian.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
