Berria.info

Asteazkena, 2013ko maiatzak 22 - 16:47

2012-07-17

Zuzendariari

Zerga iruzurrak

Aritz Soloeta Garmendia. Otxandio.

Izan familia, kooperatiba, erakunde publiko edo enpresa pribatu. Gizakia aspaldidanik antolatu izan da gauza berriak sortu eta garatzeko. Enpresari hitzaren esanahia ere ederra da oso; zerbait eraiki eta kudeatzen duen norbait, edota ideiak garatu, nahiz eta batzuetan zozoak izan.

Egun, enpresari gehientsuenei zergak ordaintzea ez dela beharrezkoa iruditzen zaie. Ez idea orokor bezala, jakin badakite hezkuntza, osasun publiko edota ikerkuntza sustatzeko baliabideak jarri ezean, gizarte ekonomia ondoratzeaz gain, herritarrak ere txiroagoak bilakatuko liratekeela. Hala, egungo egitasmo enpresarialaren arazo nagusia da helburuak diru irabaziekin kontrajartzen direla. Izan ere, beraien proiektuak aurrera ateratzen dituzten enpresariek bizi osoa mozkinak hunditzen igarotzen dute, noizbait sortutako lanpostuei ere benetako garrantzia kenduz.

Mingarria da enpresek egonkortzeko bataz beste 20 bat urte beharko dituztela jakiteak, denbora tarte horretan zergak nola saihestu ikasten baitute. Bestalde, 20 urte horiek ez dira, antza, ordainsariei nola uko egin ikasteko denbora nahikoa, jabeentzako beti izaten baita «zergak» ordaintzeko aukerarik.

Zerga sistema eraginkorrago bat ahalbidetuko duen ahalegina alferrikako gauza da diruaren monopolioa gutxi batzuen eskuetan dagoela ulertuz gero. Eta tamalgarria da; izan ere, egungo enpresen zerga iruzurrak egitasmo enpresarial aurrerakoiak galarazten ditu.



© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia