Berria.info

Asteartea, 2013ko maiatzak 21 - 16:37

2012-07-17

Hitz beste

Betaurreko beltzak

Anjel Lertxundi

Eguzkitarako betaurreko beltzekin zoazenean, ez dituzu behar bezala antzematen ez eguraldia ez jendearen zirkinak, emozioak, egoera. Kristalen kolore uniformeak uniformatu egiten du zure pertzepzioa ere. Eta, aldian behin, betaurrekoak jasotzen dituzu gogoratzeko nolakoa den argi benetakoa, zer itxura duen munduak. Zure begiradaren zugandik bestearenganako bidaia ez da, beraz, guztiz naturala. Baina ezta bestearen zurenaganakoa ere: zure betaurreko beltzek deserosotasuna eragiten diote begiratua sentitzen denari, eta zuen arteko harremana eta afektuen joan-etorria dute desorekatzen, dute galkatzen eta oztopatzen.

Andrea Fabrak, Madrileko Kongresuan Izorra daitezela! esan zuen parlamentariak, oso kezkatuta behar luke egon, bere aitak sekula kentzen ez dituen mafioso batenak bezalako betaurreko beltzek ez ote dituzten bere afektuak afektatu eta izorratu. Desoreka emozional guztizkoa eragiteraino.



© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia