Berria.info

Osteguna, 2013ko maiatzak 23 - 13:42

2012-07-15

Hizpideak

Goiaren goitik

Jon Ordoņez

jbeasain@berria.info

Goia jotaģ. Euskararen kale inkestaren emaitzek aurreko astean agerian utzi zuten egungo egoera soziolinguistikoan zaila dela euskarak aurrera egitea. Hitz egitea berezko gauza den arren, kalean hautatzen den hizkuntza kausa baten ondorio den hautu pertsonala da. Hizkuntzak ez dira bere horretan ugaltzen edo galtzen; bultzatu edo baztertu egiten dira, azken kasu horretan, batzuetan, desagerrarazi arte.

Bihar aurkeztuko dituzte V. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak. Paxkal Indok dio inkestek garbi utzi dutela neurriak behar direla. Ipar Euskal Herrian herritarrek, eragileek eta erakundeek beharrezkotzat jotzen dute lurralde elkargoak euskararen arloan eskuduntzak hartzea. Max Brissonek dio irailean hasiko direla erabakiak hartzen.

Brissonek eta Indok gaurko iragarpenak bat egin du Euskal Konfederazioak eskatu duen hizkuntza politikaren bigarren aroarekin. Aro berri bat behar da, euskarak ez duelako goirik behar, ez Iparraldean ezta Hegoaldean ere. Trabak kendu behar dira, euskara hedatu dadin inork goia ezarri gabe.



© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia