Berria.info

Asteazkena, 2013ko ekainak 19 - 01:38

2012-07-12

Hitz beste

Patioan

Anjel Lertxundi

Bilboko kaleetan nenbilela hitzordu baterako denbora egiten, ikastetxe baten aurretik pasatu naiz. Sarrerako ate handiaren bi orri saretuak giltzatuta zeuden, jolastokiak hutsik, hiru pisutan banatutako leiho guztiz berdinak itxita. Uso bakan batzuen hegoena zen patioetatik zetorren zalaparta bakarra. Jolas zaharren malenkonia zerion eszenari. Laster, gizon bat ikusi dut hesien albo batean dagoen ate txikitik sartzen, pintura-pote bat zuela eskuan. Eskolako zaintza-lanen arduraduntzat hartu dudanak potea lurrean utzi eta saskibaloiko poste erdi herdoilduetako bat lixatzeari ekin dio. Zain nengoen laguna agertu denean, kafea hartzera gonbidatu nau. Urrutiratzen ari ginela, atzera begiratu dut. Ordu arte erreparatu gabeko bospasei pertsona ikusi ditut leihoen pintaketan eta kristalak garbitzen. Lagunak esan didanez, gurasoak eta irakasleak dira guztiak.

«Garai zaharrak itzuli dira, gogoratzen?» erantsi du.



© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia