Berria.info

Larunbata, 2013ko maiatzak 18 - 21:52

2012-05-27

Hitz beste

Muntaketa

Anjel Lertxundi

Zineaz zerbaitxo dakien orok ezagutzen du muntaketak daukan garrantzia: eszenak josteko abildadeak, zati bakoitza toki egokienean jartzeko arteak eraikitzen du (edo hondatzen) kontakizuna. Eszena bat beste batekin lotu eta bien arteko harremanak eragiten duen efektuari erreparatu…

Datuek diote nobeletan-eta ugaritu egin dela idazkuntza zatikakoa. Eta, ezinbestez, muntaketak garrantzi handia hartu du. Jokabide berriak premia estetiko filosofiko berriei erantzuten diela, logikak esaten du: puskaka ikusten dena, puskaka erakutsi nahi da, eta ez osotasun baten gisa. Baina informatikak —ordenagailuetako moztu eta erantsi delako baliabide apal arruntak bereziki— ikaragarri erraztu du lana, gaur orain berrogei urte baino erraz erosoagoa da han-hemengo testuak parean jarri eta efektuak baloratzea.

Berrikuntza estetikoak gertatzen direnean, ikuspegi aldaketak ez du urruti izaten berrikuntza teknikoren baten makulua.



© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia