Berria.info

Astelehena, 2012ko maiatzak 21 - 15:05

2012-02-22

Hitz beste

Hondoa

Anjel Lertxundi

Manifestazioak nonahi, bi sindikatu abertzale nagusiek konbokatu berri duten greba orokorra… «Bazen garaia!», entzuten da nonahi. «Zer egiten dugu eskuak gurutze?». «Ikusiko dute zer den ona, elur-bola loditzen eta loditzen hasitakoan…» Elur-bolak eta protestek zenbat kezkatzen duten garbi uzte aldera, Raxoik ahoa zabaldu du, eta harritzekoa da atera zaizkion hitz apurrek nola ez duten gasolinaren efektua eragin jendearen sutan: «Espainiako ekonomiak ez du oraindik hondoa jo».

Andres Caicedo kolonbiarraren Angelitos empantanados (Aingerutxo zingiratuak) ipuin-liburuko elkarrizketa existentzial bat etorri zaigu gogora. Etorkizun faltaz lepo dauden bi gazte solasean ari dira: «Eta zer moduz dago hire amildegi hori?». «Oraindik ez diat hondoa jo, txo!» «Beharbada ez zagok hondorik, konpai!».

Hainbat aditu gauza bera esaten hasita dago: amildegia bezala, krisia ere ez ote den hondorik gabea, konpai.



© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia