Berria.info

Larunbata, 2010ko martxoak 20 -

2009-04-17

Bira

Itxaro Borda

Johanna

Estatu Batuetako aurreneko presidente beltzaz harrotu da planeta, astebete finantza krisian barna deboilatu aitzin. Nehor gutxi ohartu da anartean Islandian lehen aldikoz buruzagi lesbiana bat boterera iritsi zelakoaz. Alabaina, peko errekara doan geiser eta hormadi eternalen herrialdea Johanna Sigurdardottir andereak kudeatzen du. 66 urte ditu eta ezkondua bezala bizi da Jonina Leosdottir idazlearekin. The L world erraldoia bilakatzen ari balitz mundua?

Baina Obamaren antzera, Johanna Sigurdardottirek ez du erraza bidea. Michael Hudson bertan egon zen eta agian ez da hain marka ona: leize hegian dago Islandiako ekonomia, langabezia handia, etsipena herritarrengan eta diru-etxeak nazionalizatu dituzte besterik ezinean. Reykavickeko banku zentralak lau miliar euro jasoko ditu Errusiaren partetik, arras porrot egin ez dezan.

Estatu europar baten bankarrotaren lekuko gaude. Eta betikoa errepikatzen da Islandian: lanjerra eta zailtasunak agertzean gizonek desertatzen dituzten ardura-postuak okupatzen dituzte emazteek, lesbianek edo beltzek, gutxiengoek oro har. Leku anitzetan egiaztatzen dena.

Jar iezadazu bijotz Sigur Rosen musika bat.

Albisterik...

 

 

 

 

 

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia