Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 13:57
Bira
Itxaro Borda
Epel
Edozein alderditako militantearen seinaleetarik bat mendeetako insatisfakzio sentimendua dela sinestera heldu nintzen arrats batez. Jendeak biltzeko behar ditu lehenik beren izaeraz, ekinmolde kulturalez duda arazi, hotzegiak dira beti, ez dute sekula aski ematen herri mistikaren piztia asetzearren. Hori neukan buruan behin Mattin Megadendako batzar espektakularraren ondotik. Hizlarietako batek erran zuen iparraldeko azken ikerketa soziolinguistikoaren arabera, hogeita lau urtez beherako euskaraz ilustratu gazte gehiago bazela eskola eredu ezberdinei esker. Puntu baikorra beraz. Baina bemol bat bazela ere azpimarratu zuen: mukizu ezaxolatiz osatu hiztun-taldearen mintzaira defenditzeko motibazioak zeroren hurrengoak ziren. Egiazko militantea ez da nehoiz kontent, arazoak aurkitzen ditu denetan, azaroan bizitza bera arazo zaiola. Gau hartan harritzen ziren asko beraiek munduratu eta heziriko belaunaldia militanteki epela zelako, ez zituzten haurrak ezagutzen eta ageri zen beste zerbait imajinatu zutela haientzat, ez dakit, sakrifizioa edo pentsamendu dogmatikoz josiriko plazerik gabe egunerokotasuna. Euskalduna euskaraduna biz. Eta kitto.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
berria@berria.info - www.berria.info
Lege Informazioa
Laguntzaileak: