EHSFk Europako Federazioan sartzeko ahalegina egingo du
erredakzioa
Bilbo
Euskal Herriko Surf Federazioak (EHSF) Europako Federazioan sartzeko ahalegina egingo du, nahiz eta herenegun Espainiako Auzitegi Gorenak Espainiako Surf Federazioa desegin behar dela ebatzi. Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionalak orain bost urte hartutako erabakia berretsi zuen. Epaiaren arabera, Espainiako Surf Federazioa legez kanpo sortu zen.
Euskal Herriko Surf Federazioa Europako Federazioko kide izan zen 2001era arte, Espainiako Gobernuak Espainiako Surf Federazioa sortu zuen arte. Espainiako Federazioaren sorrerarekin, Euskal Herriko Federazioa Europako Federaziotik kanpo geratu zen. Herrialde bereko bi federazio ezin zirela egon argudiatu zuen Europako Federazioak erabaki hori hartzeko. Orain, Espainiako Federazioa deseginda, argudio hori bertan behera geratu dela dio Euskal Herriko Federazioak. Horregatik Europako Federazioan sartzeko ahalegina egingo dute.
EHSFko ordezkariak pozik eta itxaropentsu azaldu ziren atzo. «Dagoeneko ez dago bi federazioren arteko lehia, eta Europako Federazioak ezin du ahaztu Euskal Herrian surfak duen garrantzia, bertako harrobia, eta bertan jokatzen diren lehiaketak». ESAITek ere bere poza azaldu zuen atzo.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
