Berria.info

Astelehena, 2012ko maiatzak 21 - 14:50

azkena;2004-01-22;Kritikoak

JUANJO OLASAGARRE

Kritikoak



E

uskal Literatura horren sistema txikia denez, jende gehiegi ez gabiltzala esan nahi dut, eta neurri horretan denok ezagunak garela, edo ezagunen ezagunak, derrigorturik zaude belaunaldi kideekin moldatzera. Izan ere, beste sistema batzuetan, espainol edo frantsesean, beste gazteago edo zaharragoekin ibil zaitezke, baina Euskal Literaturaren sistemak mugituz gero atera egiten zara sistematik eta kanpoan gelditu, Gil Beraren kasua esaterako. Belunaldi kideen kontu hori halaxe da, batez ere kritikoen kasuan garaiez egokituriko kritikoekin moldatu beharra dugu euskal idazleok, denak direla. Baina kritikoak Euskal Lireraturan gutxi dira eta askotan, horren gara denok elkarren ezagun, ez dira ausartzen beren zeregina betetzen, kritika egiten alegia. Hori egia da bereziki egunkarietako kritiko dagokionez. Egunkarietan egiten den kritikak liburuaren ardatzak eman eta liburu hori zergatik irakurri behar den edo zergatik ez den irakurri behar azaldu beharko luke ahalik eta argien egunkarietan aritzen den kritikoak, baina esaldiaren bigarren partea oso gutxitan betetzen da, nekez ikusiko baitu irakurleak liburu bat ez irakurtzeko aholkua. Horrek arazoak sortzen ditu; izan ere, dena berdin baldin bada irakurgai, ez dago aukera irizpiderik eta, ondorioz, nik behintzat ez diet sinesten.





© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia