Berria.info

Astelehena, 2012ko maiatzak 21 - 14:36

2011-09-30

Paristik ez datozen artistak

'GazteArtea' erakusketa estreinatuko dute gaur Donibane Garazin; bost artista euskaldunen lanak bilduko ditu

M. U.

Bost finalisten artean dago Myriam Gesalaga zarauztarra. / ITZAL AKTIBOA

GazteArtea erakusketa estreinatuko dute gaur Donibane Garazin, Apezpikuen Presondegian, 18:00etan. Itzal Aktiboa elkartearen ekimena da, eta Euskal Herriko bost artista gazteren lanak erakutsiko ditu azaroaren 1era bitartean.

Tarte horretan Itzal Aktiboa sariketako bost finalisten obrak izango dira ikusgai. Hain zuzen ere, Veronica Domingo, Anne-Laure Garikoitz, Myriam Gesalaga, Zaloa Ipiņa eta Andoni Maillard artista gazteen lanak ikusiko dituzte bertara gerturatzen direnek.

Artisten artean, bi sari banatuko dituzte. Hain zuzen ere, urriaren 14an egingo dute sari banaketa, 18:30ean. Batetik, Itzal Aktiboa elkarteak bere izena duen saria emango du; irabazleak 2.000 euro eskuratuko ditu. Bestetik, erakusketara joaten diren herritarrek erabakiko dute zeinek jasoko duen Garaziko Herriaren Saria.

GazteArtea erakusketa Itzal Aktiboa elkarteak antolatzen du. Donibane Garazin du egoitza, eta artearekin zerikusia duten hainbat helburu ditu. Batetik, Euskal Herrian arte garaikidea bul- tzatzea. Bestetik, Hegoaldearekiko harreman kulturalak sustatzea, eta, azkenik, haurrei sorkuntza artistikoa ezagutaraztea.

GAZTEARTEA ERAKUSKETAREN ESTREINALDIA

Non. Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian (Nafarroa Beherea).

Noiz. Gaur, 18:00etan.



© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia