Javier Ukar.
DJ AmsiaMusika elektronikoa jorratzen du DJ Amsia azkoitiarrak, baina ez ohiko dantzalekuetan entzun daiteken musika berbera. Musikaren ikuspegi pertsonala erakusten du biniloen bitartez.
«Nahiago dut huts egin asmatu baino; kasualitatea planifikazioa baino»
Adrian Garcia.
DonostiaMusikari etiketak jartzea gustuko ez duen arren, Javier Ukarrek (Azkoitia, 1976) aitortzen du musika esperimentala jorratzen duela. DJ Amsia ezizena erabiltzen du, eta hamar urte daramatza biniloen munduan. Hiru disko kaleratu ditu. Gaur, 19:00etan emango du kontzertua Donostiako Guardetxean, eta oholtza partekatuko du Xabier Erkizia eta Oier Etxeberriarekin.
Zein da ohiko dantzalekuetako musikaren eta zurearen arteko aldea?
Dantzalekuetako musika elektronikoaren hainbat ezaugarri eta soinu erabiltzen baditut ere, nik ez dut dantza egiteko musikarik egiten. Soinuak nahasten ditut, eta joera berrien bila nabil beti. Ez naiz inoiz konformatzen. Musikari nire estilo pertsonala ematen saiatzen naiz.
Zer dela eta Amsia ezizena?
Gauzak irrika handiz egiten ditudalako jarri zidaten ezizen hori.
Nola sortu zitzaizun horrelako musikarako zaletasu na?
Hainbat taldetan bateria jotzailea izan naiz, eta beti ibili naiz informatikatik hurbil. Musika bakarrik jotzen hasi nintzenean, musika elektronikoaren bideari ekin nion. Beti gustatu izan zait gehiago huts egitea asmatzea baino, nahiago dut kasualitatea planifikazioa baino. Musika karratua entzuten denean, ordenagailuetako musikarekin gertatzen den legez, ez zait askorik gustatzen; hotzegia iruditzen zait.
Ikusleek baloratzen al dute musika hori?
Ez askorik, egia esan. Ez daukagu publiko askorik.
Zergatik ez dantzalekuetarako musikara igaro?
Hori ere egiten dut, baina horrek ez nau asko erakartzen. Nahiago dut neure istoria kontatu, eta ez beste batzuena. Ez dut ulertzen zergatik jendeak ez duen horrela jokatzen. Gehiago salduko dutelakoan? Azken finean, dena joango da pikutara musikaren munduan, hobe zuk gustuko duzuna egin.
Zergatik ez duzu gogoko disko jartzaile terminoa?
Mundu guztiak pentsatzen duelako DJ batek ohiko dantzalekuetan entzuten den musika egiten duela, baina hori ez da horrela. Hamaika musika jorra daitezke nahaste mahai batekin.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
