Berria.info

Astelehena, 2012ko maiatzak 21 - 14:12

AGENDA;2010-08-06;Gazte eguna Eako Natxituan. Gose, Els Dekrepits eta Govenors taldeek Natxituko Gazte Egunean joko dute, gaur 22:30ean

Gazte eguna Eako Natxituan

Gose, Els Dekrepits eta Govenors taldeek Natxituko Gazte Egunean joko dute, gaur 22:30ean

A. G.

Donostia

Eako Natxitua auzoan Gazte Eguna ospatuko dute gaur. Egunari doinua jartzeko, Gose, Dekrepits eta Govenors taldeak ariko dira, 22:30ean.

Gose talde arrasatearrak aurrera jarraitzen du elektronika eta trikitixa nahastearen aldeko apustuarekin. 2004. urtean sortu zen taldea, eta hirugarren lana atera du. Gose taldea hainbat musikatan oinarritzen da. Baltsa, pasodoblea, zingaroa eta rapa gustuko dute, eta musika elektronikoarekin nahasten dute. Folk alorreko world musika, rock isuri zalapartatsua punkaren tantekin, techno klasiko eta tranzearen zartada apartsua eramango dute gaur Eara.

Els Dekrepits talde katalana 2003. urtean sortu zen Alt Empordan. Folkaren eragina duen ska-rock taldea da. Gizarte kritika egiten dute. Musika katalanez egiteari garrantzi handia ematen diote, Herrialde Katalanaren ondarerik garrantzitsuenetariko bat delako. Herrialde Katalanen independentzia eskatzen dute abestien bitartez.

Governos talde arrasatearra bigarren lana aurkezten ari da, Frenetikodrome. Disko horretako abestien hitz batzuk Eider Zumalderenak, Aitor Antruejorenak eta Fredi Paiarenak dira. Taldearen muinean rock-and-rolla dago. Rocka «gizaki berriaren herri musika» dela dio talde arrasatearrak.

GOSE, ELS DEKREPITS ETA GOVERNORS Noiz. GAUR, 22:30EAN .

Non. Eako Natxituko Gazte Egunean.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia